Hizkuntza
 
50 urte igarota, zure negozioan zer behar duzun badakigulako
Ongi etorri Unolsaren webgunera
Unolsa SA plastikozko eta paperezko materialak fabrikatzen eta manipulatzen dituen enpresa da. Horiek guztiak sustapenetan eta zerbitzuetan erabiltzen dira zenbait sektoretan, hala nola elikagaigintzan, merkataritzan, industrian eta automobilgintzan.

Gipuzkoako antzinako hiriburuan, papergintzako hiribildu nagusian, kokatuta dagoela Unolsa SA enpresak aurrera egin du belaunaldiz belaunaldi. Horrela, 50 urteko esperientzia profesionala lortu du.

Antzina genuen lan-estiloari jarraituz, gure bezero bakoitzari ematen diogun tratu pertsonal hurbilean oinarritzen gara; eska ditzaketen beharrak ulertzen eta haiek asetzen saiatzen gara.

Gure web orrian sartzen zaren lehen aldia bada ongietorria egin nahi dizugu, eta edozein kontsulta egin nahi baduzu gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu

1. Zure negoziorako aukera ugari

 
Beste enpresetan ez bezala UNOLSAn plastikozko eta paperezko poltsa eta bilgarri aukera zabala duzu, 50 urtek hori lortzeko beta ematen baitute.
Okindegi, arrandegi, harategi, farmazia, boutique, auto lantegi edo bestelakorik baduzu, ziur gaude web orri honetan zure negoziorako egokia den irtenbidea aurkituko duzula.
 
2. Zure neurrirako jantzia agian?
Gainera, gure katalogoan ez dagoen zerbait nahi baduzu, zuretzat esklusiban egin dezakegu; gogoratu fabrikatzaileak garela.

3. Ideia baduzu baina diseinatzailea behar duzu?

 
Ideia baldin baduzu eta diseinatzaile grafiko batek zure poltsara edo bilgarrira eramatea nahi baduzu, ez kezkatu, horretan ere pentsatu dugu.  

  4. Lehen aldia da eta aholkua behar dut…
  Lehen aldia bada eta aholku ematea behar baduzu, hau duzu leku egokia, 50 urtetan gure bezeroen gustuak eta beharrak ulertzen ikasi dugulako.
 
Unolsa S.A. Tel. 943 67 45 00 - 943 67 41 21 :: Fax. 943 67 09 95 :: E-mail: unolsa@unolsa.com